
Foie-gras, Clorofilia eta Bestiarium argitalpenen ostean, hona hemen Mugaritzeko laugarren koadernoa. Sukaldaritzako lehendabiziko hitzak liburuak hainbat galderaren erantzunak biltzen ditu; erantzuna aski ezaguna delakoan sekula egiten ausartu ez garen galderenak, hain justu.
Gastronomiako hiztegi txikiaren helburua sukaldaritza modu osoagoan erakustea da, hiztegia deskodetzen lagunduko diguten ariketa sinpleen bidez. Zientzien, arteen eta giza jakintzak garatu dituen gainerako arloen bidez argituko ditugu sukaldaritzaren enigmak, gastronomiaren ikuspegi mugatua behin betiko alde batera uzteko
Fitxa teknikoa jaitsi pdf formatuan (51K)
taldearen web orriaren menua