IXO Editorial

hizkuntzak

laguntzarako menua

Hasierako orrialdera joan

foie gras

Egilea:
 Andoni Luis Adúriz
Argitaratzailea:
 IXO editorial
Urtea:
 2003
Orrialdeak:
 112
Formatua:
 22x22 cm.
Ezaugarriak:
 Artisau koadernaketa, landare hariz josia, paperezko xingola, Erretraktilatua
Hizkuntzak:
 Gaztelaniaz
ISBN:
 84-932288-1-8
P.S.P:
 16.00€

Liburuan Jacques Saint Germain frantziarraren irudi bat erreproduzitu dute, goitizen gisa izen hori erabiltzen duen talentu handiko gourmet idazle ezezagun batena, alegia. Esanguratsua da irudiaren bere izenburua: Foie grasa, zerbitzatzeko eta prestatzeko artearekin batera, bibliofilo gastronomoen konpainiak eskatuta Parisen argitaratua. Emaitza thriller paregabea da; foie grasari eta arlo horretako protagonistei buruzko kontakizun atsegina. Prestatzeko eta zerbitzatzeko aholku praktikoek hainbat printzipio jasotzen dituzte; hala nola, gibelaren gogortasuna, itxura, pisua, jatorria edota enerbazioa kontuan hartu beharra. Era berean, produktua aurkezteko moduari dagokionez, aspaldiko oinarrizko gakoak deskribatzen ditu. Errezetok ondokoak hartzen dituzte barne: foie grasa briochean, foie grasa financier erara, foie grasaren soufflea, foie grasa eskalopetan, foie grasa berezko eran, foie grasa krepinetetan edota ahatearen foie grasa mahatsekin. Garai bateko errezeta horiek guztiak behar bezala egokitu eta interpretatu ditu Andoni Luis Aduritz apartak. Diseinu modernoa, testuak ausardiaz kokatuta, marrazki originalak, ederrak, lumaz egindakoak edota akuarelatuak... Dena da zoragarri. Hala, esan dezakegu «liburu-objektua» daukagula eskuartean. Plazer hutsa da liburu hau irakurtzea.

Fitxa teknikoa jaitsi pdf formatuan (66K)


zuzeneko sarbideak

taldearen web orriaren menua


IXO editorial    Pº Francia, 2, 1ºC    20012 Donostia    Gipuzkoa
tel.: +34 943 327 099    fax: +34 943 327 825    email: info@ixoeditorial.com